<443>
zaituzte. Kheintzatzu hek, eta izanen zara alegera, kheinzatzu hek, eta biziko zara bakez eta zeure gogara. Hala erraiten du errege Dabitek: Pax multa diligentibus legem tuam (Psalm. 118). Bake handia du konzientzia onak, Jainkoaren lege sainduari darraikanak. Eta badio San Anbrosiok ere: Quid est iuste vivere, nisi cum tranquilitate vivere? (Ambros. lib. 10, ep. 82, t. 2). “Zer da justuki bizitzea, bakean eta soseguan bizitzea baizen?”. Erran nahi du konzientzia onaren izaitea, eta bakean eta soseguan egoitea, guztia dela bat. Zeren justuak kanpoan gerlak eta egitekoak izanagatik, barrenean bethi du bakea; berekin du halakoak, mundu hunetan erdiets ahal ditekeien loria eta plazentzia. Halakoak eztu antsiarik munduko erran-merranakgatik. Falso testimonio bat, kontrario bat erauzten diotenean, eta batek eta bertzeak ahotan gaixtoki darabilatela ikhusten duenean, laster egiten du bere konzientziara; eta, nola ezpaitu han, dioten faltarik edireiten, hartzaz konsolatzen da, hartzaz esporzatzen eta berotzen da. 290 Arrazoinekin erraiten du San Anbrosiok: Bene sibi conscius, falsis non debet moveri, nec aestimare plus ponderis esse in alieno convitio, quam in suo testimonio (Ambros. lib. 1 Officio., cap. 5, t. 5). Faltarik eztuela dakien presunak, eztu bertzeren gaizki erraiteaz kasurik egin behar, eta ez pensatu ere, bertzeren