<444>
gezurrak indar gehiago duela, beraren egiak baino. Hunen arauaz erraiten du San Gregoriok ere: In omne quod agimus, vel extra de nobis agitur, recurrere ad mentis arcana debemus. Et si omnes vituperent, liber tamen est, quem conscientia non accusat. Quia si omnes laudent, liber esse non potest, si hunc conscientia accusat (Greg. Ep. 2, t. 7). Egiten ditugun gauza guztietan, edo gutzaz egiten eta erraiten direnetan, konzientziaren barreneko sekeretura egin behar dugu laster, eta hartzaz, haren lekhukotasunaz, hark barren hartan dioenaz egin kontu, eta ez jendearen erasteaz eta ongi edo gaizki mintzatzeaz. Zeren San Agustinek dioen bezala: Nec malam conscientiam sanat praeconium laudantis, nec bonam vulnerat convitiantis opprobrium (August. lib. 3 Contra Petili. donatistae. Luter., t. 7). Konzientzia gaixtoa eta eria eztu ontzen, eta ez sendatzen, nehoren laudorioak, eta ez ona eta sendoa ere gaixtatzen, eta ez eritzen, gaizki erraiteak; hargatik, batbedera dena izanen da.