Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/444

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<442>

antsiarik, baldin bihotza, barrenaldea, on eta fin edireiten badio. Gizonaren azala eta gainaldea gorputza da, barrena eta mamia da konzientzia; eta hura on bada, ezta gainerakoaz antsiarik, eta ez zer kontu eginik, zeren barren hura baita prinzipala.

Hunen arauaz erraiten du San Anbrosiok: Et ideo, non secundum forensem abundantiam aestimandam esse beatitudinem singulorum, sed secundum interiorem conscientiam (Ambros., lib 1 Officio., cap. 15, tom. 3). Ezta, ez, erran behar nehor dela bere gogora, kanpoko bere gogarakgatik, aberatstasunakgatik, jan-edanakgatik, eta ez bertze frankiakgatik. Baina orduan erran behar da batbedera dela ongi eta bere gogara, eta atseginak eta plazerak ere direla osoak eta konplituak, noiz eta barrenaldea, konzientzia baita ongi, sendo, garbi eta narrio gabe. Non contristabit iustum quicquid ei acciderit; impii, autem, implebuntur iniquitate, dio Spiritu Sainduak (Prover. 12). Zer nahi den gertha dakiola, eztezake deusek ere justua trista, baina gaixtoak betheko dira gaixtakeriaz eta egitekoz. Hunen arauaz erraiten du Elizak ere: Nulla nocebit ei adversitas, si nulla dominetur ei iniquitas. Eztio bat ere gertha dakion egitekok kalterik eginen, batere bekhaturik eztuenari. 289 Zeure bekhatuek eta aphetitu desordenatuek egiten deratzute gerla eta kalte, hek tristetzen