Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/443

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<441>

iguzkiak lanhoa bezala, haizatzen eta barraiatzen zerautzan.


§ 1


288 Gaixtoak gezurrez dira alegera, eta egiaz triste; eta onak bertze aldera: egiaz alegera, eta gezurrez triste. Propioki eta egiaz minzatzera, onek dute alegriantzaren izena eta izana, eta gaixtoek izena, eta ez izana.

Zure atsegin eta plazer guztien mintzeko eta gozogaitzteko, asko da konzientzia gaixtoa, eta bai atsekaben eta desplazeren gozatzeko eta zaphoratzeko ere konzientzia ona. Namque, si ibi vulnus non sit, sanumque sit illud, quod conscientia vocatur, ubicumque alibi passus fuerit tribulationes, illuc confugiet et ibi inveniet Deum, dio San Agustinek (August. in Psalm. 45). Gizonak tristetua, atsekabeztatua eta egitekoz bethea dabilanean, baldin bere barren hartan zauririk ezpadu, bere konzientzia sendo badu, hara laster egiten du, han Jainkoa edireiten du, eta han harekin batean bere burua konsolatzen du.

Zurginak zura lantzen eta aphaintzen duenean, aurkituagatik gainaldea, azalari datxekana, arrazatua eta pipiztatua, eztu hargatik