Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/442

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<440bis>

alegriantza haur eztu, ez, egiten, eta ez emaiten aberatstasunak, ez munduko ohoreak, ez seme-alabadun izaiteak, eta ez gorputzeko osasunak ere. Zerk egiten du, bada? Konzientziaren garbitasunak, bekhaturik gabe egoiteak. Hark ekhartzen du egiazko alegriantza, hark oinhaze guztietarik sendatzen du arima, eta hark kanporat ere atheratzen du barren hartako harra eta tristura. Zeren San Anbrosiok dioen bezala, Sicut in opere malo est tristitia, ita et in emendatione gaudium (Ambros., cap. 2 in epist. 2 Ad Rom., t. 3)>, nola obra gaixtoan edireiten baita tristura eta malenkonia, hala onean, onera emanean eta emendatzean edireiten da alegriantza eta bozkarioa. Vis nunquam esse tristis? Bene vive; secura mens tristitiam leviter sustinet; bona vita gaudium semper habet (Isidor. lib. 1 Seliloq.). Nahi duzu ez behin ere izan triste? Zaren prestu, euzu konzientzia ona, konzientzia onak arintki jasaiten du, deus guti sentitzen du kanpotik heldu zaikan tristura; bizitze onak bethi du berekin arraitasuna, irri nahia eta plazentzia. Hargatik erraiten zuen Jondone Paulok, etzebilala behin ere triste, triste bezala bai, baina bethi alegera.

Quasi tristes, semper autem gaudentes (2 Cor. 6). Jondone Paulok anhitz trabailu eta atsekabe izaiten zuen, zeinek tristetzeko okhasino emaiten baitzioten, baina hek guztiak, konzientzia onaren alegriantzak eta arraitasunak,