<429>
du San Agustinek: Nullae poenae graviores quam malae conscientiae, in qua, cum non habetur Deus, consolatio non invenitur (Aug. Sent. 191, tom. 3). Ezta konzientzia gaixtoaren egitekoak eta penak baino pena handiagorik. Zeren nola ezpaita Jainkoa han egoiten, ez eta ezta konsolamendurik ere edireiten.
278 Eri den presunak, barrenean min duenak, ahal daidike denbora aphur batez kanpoan eta jendartean alegera iduri; ordea, guti hala iraun, berehala bere barreneko gaitzak gogoetan ibentzen du, tristetzen du. Hala tristetzen du, bada, bekhatutan dagoena ere, bere konzientziak, bere barreneko eritasunak. Vides convivium peccatoris; interroga eius conscientiam; nonne gravius omnibus foetet sepulchris? (Ambros. lib. 1 Offic., c. 12, tom. 5). Ikhusten duzu bekhatutan dagoenaren gonbitea, jan-edana, bonbazia eta bankezia, baitirudi ezen han dela parabisua, eztela zer gehiago desira. Ordea, baldin galdegiten badiozu ea nola dihoakon bere barren hartan, bere konzientzian, erranen deratzu gaizki dela, nardagarri dela, sepultura kiratsak baino kiratsago dela. Impii quasi mare fervent quod quiescere non potest. Gaixtoak itsas irakitua bezala dira, eztute bakerik eta ez sosegurik; heken holek, uhinek, bagek eta tormentek hanbat badira, ezen gainez egiten baitute. Eta badio Salomonek ere: Praecordia fatui, quasi rota carri. Gaixtoaren konzientzia eta barren aldeak, orgaren