Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/425

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<425>

Konzientzia batzuk dira erne, sentikor, minbera, hertsi; eta, berriz, bertze batzuk loti, hil, lazo, zabal eta ezantsia. Zapata bat duzunean neurri, justu, doi, ezin paira dezakezu barrenean den legarrik ttipiena; baina zapata baketazko handi zabalak eztira hain perilos: hek badute lekhu franko, oina guti minberaturik, ez legarraren, baina harrizkoen ere edukitzeko.

Bada, diferentzia haur beror da konzientzia onaren eta gaixtoaren artean ere. Konzientzia onak, justuak, ezin paira dezake bekhatu benial bat ere, baina gaixtoak, lazoak, eztu mortalez ere konturik egiten. Multi, per nimias iniquitates, non sentiunt peccati conscientiam (Ambros. lib. 3 De parad., cap. 5, tom. 2). Anhitzek ere bekhatu egin hutsen botherez, eztute bere konzientziako bekhatua sentitzen. Eta haur da Spiritu Sainduak ere dioena: Impius, cum in profundum malorum venerit, contemnit (Prover. 18). Gaixtoak bekhatuen hosinean barrena sarthuz gero, galtzen du sentimendua, eztu antsiarik. Piae mentis est, vulnus sentire peccati; nam, qui expertes doloris sunt, non sentiunt vulneris acerbitatem; quod est immedicabilis aegritudinis (Ambros. in Psal. 50, tom. 2). Seinale ona da bekhatuaren zauriaren sentitzea, eta gaixtoa ez sentitzea. Zeren sentimendua galduz gero, oinhazeak hilez gero, ezta sendagai, ezta sendakizun, eta ez midikuntzatan ibiltzeaz probetxurik. Haur da mundu hunetan bekhatoreak