<412>
Haragiaren bekhatutik begiratzeko lehenen gainerako erremedioak
Kap. XLIV
268 Nola haragiaren bekhatuan erori nahi eztuenak eduki behar baitu kontu lehenbiziko bi zensuez, bistaz eta gustuaz, begiez eta ahoaz, hala eduki behar du kontu gainerako bertze zensu guztiez ere. Eduki behar du kontu enzuteaz, beharriez. Zeren anhitz gauza enzuten da, hobe bailizateke ez enzutea. Nehor emaztez edo emaztetako gauzaz mintzo denean, ez ernaturik egon, herts beharriak, itzul burua bertze alderat: ahalik eta gutiena halako solhasik enzun, ez hetan atseginik har. Zeren San Isidorok dioen bezala: Facile agitur quod libentur auditur (Isidor. lib. Soliloq.). Erraxki egiten da, gogotik enzuten dena.
Bada, kastitatea begiratu nahi duenak, eztu dantzatu ere behar, eta ez soinuak diren lekhura joan. Lehenago, jentilen artean eta denboran, desohore zen dantzatzea; eta hala,