Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/411

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<411>

sabeldarraiotasunetik sortzen da haragiaren plazer nahia eta bekhatua. Eta abstinenziatik, neurriz bizitzetik, sabel ederretako izaitetik eta pairatzetik heldu da debozinoa eta saindutasuna. Erraiten du Klimako sainduak: Nahi dena izan kasto, eta alabaina arnoan zopatua egon eta asean ibili, halakoa dela, suari iraungitzeko olio, eta orari bereganik hastantzeko ogi puskaren emaitea bezala (Clima. cap. 14). Zeren nola ora bazkarekin hurbiltzenago baita, eta bai sua ere olioarekin pitztenago, hala haragiaren gutiziamendua ere, jan-edan harekin berretzenago eta handitzenago da.

Beraz, emaztetarik begiratu nahi duenak, begiratu behar du, halaber, golos izaitetik, arnoan sobera sartzetik. Zeren halatan begiratuko du bigarren zensua eta portalea, zein baita ahoa, mihia, gustua, zaphorea, zeinetarik sartzen baita haragiaren bekhatu hatsa, higuina eta batbederaren galgarria.