Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/401

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<401>

ihes egin, baina bekhatuaren akometamendua, narritamendua eta tentamendua, batean behar da ihes eginez eta apartatuz garaitu, eta bertzean defendatuz, kontra eginez eta borrokatuz. Baldin defendatze hartzaz eta hartan pensatzeaz, gutitzen bada bekhatuaren tentamendua, nola egiten baita haragiaren bekhatuaz bertze bekhatu guztietan, orduan hobe da defensan jartzea eta tentamenduaren kontra borrokatzea. Baina baldin defendatze hartzaz eta hartan pensatzeaz pitztenago bada sua, eta handitzenago tentamendua, nola egiten baita haragiaren bekhatuan, orduan behar da ihes egin, eta ez nola defendatuko den gogoetan jarri, zeren gogoeta hura bera da su pitzgarri.

Eta ihes egitea da, hartako okhasinoetarik, solhasetarik, inkontruetarik eta gogoetetarik begiratzea. Zeren dirua ezta segur ohoinak diren lekhuan; ez ardia otsoen artean; eta ez istupa suaren aldean. Gauza perilosak dira hauk elkharrekiko, eta bai gizona eta emaztea ere berak bakharrik bi-bian egoiteko.