<402>
§ 3
262 Baina oraino bi-bian egoiteaz halako perilik ezpaliz ere, bada bertze arrazoin bat, emaztetarik apartatzeko, heken artean ez maiz ibiltzeko eta solhasean ez sobera egoiteko, zein baita exenplo onaren emaiteko eta eskandaluaren eskusatzeko dugun obligazinoa. Ezta asko zeure konzientzian barrena kasto, garbi eta onhest izaitea, baina kanpoan ere eta munduaren alderakotzat ere hala behar duzu izan: Providentes bona, non tantum coram Deo, sed etiam coram omnibus hominibus (Roma. 12). Bere arauaz, Jainkoaz bezala munduaz ere, barrenekoaz bezala kanpokoaz ere egin behar da kontu.
Ongi heldu da pontu hunetara emazte prestuaz Spiritu Sainduak dioena: Quaesivit lanam et linum, et operata est consilio manuum suarum (Prov. 31). Bilhatu zituen ilea eta lihoa, eta biak bere eskuz landu eta obratu zituen: ilea kanpoko eta lihoa barreneko. Lege Zaharreko Arka famatu hura, urre finez kanpotik eta barrenetik urraztatua zen. Deaurabis eam auro mundissimo intus et foris (Exod. 25). Zeruko Esposoak biatan deitzen du ederra bere esposa: Quam pulchra es, amica mea, quam pulchra! Aditzera emaiteagatik, giristino on izanen denak, kanpoan eta barrenean, bietan behar duela izan on