Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/400

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<400>

Lehenbiziko arrazoina: zeren gizona eta emaztea, sua eta istupa bezala baitira; beraz, eztira elkharrekiko on; hurbiltzen badira, ezta segurantzarik, apart egoitea da hoberenik. Bigarren arrazoina: zeren ezpaita on, hurbiltzeaz indar hartzen duen etsaiari alderatzea. Hala da, bada, haragia eta haragiaren bekhatua. Zeren gure haragia lehen geldi eta sosegu onean zegoena, bertze haragiagana hurbiltzeaz pitzten da, ernatzen da, indarrean sartzen da, etsai bihurtzen da. Eta nola errege batek herabe bailuke bere etsaien kontra guduan eta konbatean sartzera, liakienean bere soldadu propioak bere traidore dituela, bere kontra jaikiko zaitzala, hala behar dugu guk ere izan herabe haragiarekin ihardukitzera eta gerlan sartzera. Zeren gure haragia, traidore bat bezala, gure kontra jaikitzen baita.

Arrazoin haur emaiten du aditzera eta bai deklaratzen ere San Tomasek, erraiten duenean: Peccatum semper est fugiendum; sed impugnatio peccati quandoque est vincenda fugiendo, quandoque, vero, resistendo. Fugiendo, quando continuata cogitatio perseverans, auget incentivum peccati, sicut accidit in luxuria. Resistendo, autem, quando cogitatio perseverans tollit incentivum peccati, sicut accidit in omnibus peccatis praeter luxuriam (S. Thom. 2.2, q. 35, art. 1 ad 4). Bekhatutik bethi behar da