<399>
konseilua: dagigun ihes, ezkaitezila okhasinotan sar, eta ez jar.
Lehenagoko enperadore gaixto heken denboran, hetarik ihes egiten zuenak galtzen zuen martirioaren palma eta koroa. Koroa hura erdietsiko zuenak, martir izanen zenak, etzuen ihesik egin behar. Baina diferent da kastitatearen ez galtzeagatik ihes egitean: ihes egite hura, okhasinotan zarenean, zeure buruaren begiratze eta bortxatze hura da martirio eta martir izaitea. Hala erraiten du San Agustinek: Nemo dicat, fratres mei charissimi, quod temporibus nostris martyrum certamina esse non possunt; habet, enim pax nostra martyres suos; nam libidinem fugere, pars magna martyrii est (Aug. serm. 240 de temp.). Ezterrala nehork, ezen orai gure denbora hunetan ezin datekeiela martirik: badira, bai, orai ere martirak. Zeren haragiaren aphetitu desordenatuen benzutzea, emaztetarik ihes egitea eta bere buruaren hetarik begiratzea, balentia handia da eta martir izaitea.
§ 2
261 Ordea, zergatik erraiten da bertze bekhatuak defendatuz eta kontrakarrean jarriz behar ditugula garaitu, baina haragiarena ihes eginez?