<391>
Haragiaren bekhatutik begiratzeko zazpigarren erremedioa: borz zensuez, eta lehenbizikorik begiez, kontu edukitzea
Kap. XLI
256 Nork ere nahi baitu bere buruaz kontu onik eman, behar ditu borz zensuak ―zein baitira ikhustea, dastatzea, enzutea, usnatzea eta ukitzea― guardiatu eta begiratu. Zeren hauk dira leihoak eta portaleak zeinetarik bekhatu guztiak, eta guztiz ere haragiarenak, ariman barrena sartzen baitira. Athe hauk behar ditugu hertsi, eta hautzaz eduki kontu, baldin etsaia geure arimako gazteluan sartzetik nahi badugu begiratu.
Lehenbiziko athea eta portale prinzipala da begietako bista: visus.> Hunek bertze zensu guztiei eramaiten deraue abantail. Hunek denbora gutiz egiten du anhitz. Urruititik ikhusten du, eta ikhusten duena gogoan barrena sartzen du, eta gogoak ere errezibitzen du. Baldin begiari edukitzen ezpazaika begia, kalte handiak gerthatuko dira.
Ebak ikhusi zuen sagarra, eta handik bere