<392>
burua, gurekin batean, penatan ibeni zuen. Dabitek behatu zioen behar etzen emazteari, eta handik egiteko handitan erori zen.
Komunzki amorioa begietarik sartzen da, handik hasten eta sortzen da. Ihiztari handiak dira begiak, eta bere gogarako ihizirik eraikitzen dutenean, eztira erdiets arteino baratzen.
Begietako bista batek, behingo behatzeak, eta are anhitzetan ere iragaitzaz eta ustekabean behatzeak, arrobatzen du bihotza: zer eginen du, bada, behin eta berriz, berariaz eta luzaro beha egoite hark? Bigarren behatze hark, berriz bihurtze hark, gogoeta egiten duela eta zer hari den dakiela, begiak finkaturik eta landaturik emaztearen begiei, begitarteari, gorputzari, edertasunari eta ibilguneari beha egoite hark sua pitzten du, aitzinatzen du, eta azkenean erratzen du. Hargatik erraiten du Spiritu Sainduak: Ne respicias mulierem multivolam, ne forte incidas in laqueos illius (Eccles. 9). Eztiazozula beha emazte arin, airatu, leihariari; behin ikhusiz gero, ne respicias, ez bir-ikhus, ez berriz bihur. Zeren bihurtzen bazara, haren saretan erortzeko periletan jarriko zara. Ahalkegabeki, muthiriki, kantoin guztietara begiak dabiltzala dabilan emaztea, peril da eroria den, edo sarri eroriko den. Ne dicatis vos habere animos pudicos, si habeatis oculos impudicos; quia impudicus