Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/390

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<390>

eztut uste lizatekeiela bat ere, egiteko hartan sar litekeienik; ez behintzat adimenduan dagoenik, zentzua buruan duenik, zoro eta itsu eztenik.

Eta hartan dabiltzanek berek ere ezagutzen dute, ezagutzen, huts eginak doazila, anhitz kalte handik errezibitzen dutela, bai konzientzian, bai ohorean, bai osasunan eta bai haziendan ere.

Eta, hala, uste dut ezen, eztela bat ere, bere desira iragan duenean tristetzen eztenik, urrikitzen etzaikanik, eta bere baithan, eztuela gehiago bihurtu behar, zerbait gogoeta egiten eztuenik. Zeren orduan bere berri hartan aphur bat hotztua dateke, ematua dateke. Ordea, nola gero berriz bere leheneko aphetitura bihurtzen baita, hala bihurtzen da, halaber, bere leheneko tokira, tornura eta lohira. Eta nola uli-farfaila ezpaita hegalak erra arteino kandelaren ingurunetik urruntzen, hala amurus itsutua ere ezta arima, gorputza eta hazienda honda arteino zenzatzen.

Eta hunen arrazoina da: Zeren hala dabilanak ezpaitu abreak baino gehiago ethorkizunera behatzen, eta ez plazer hark zein ondore hotza eta atsekabetsua bere ondotik utzten duen behar bezala konsideratzen.