Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/389

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<389>

bere arreba Tamarren ondoan, zenbat pensu, gogoeta eta itzulinguru egin zuen haren erdiesteko. Baina gero, erdietsi eta gozatu zuenean, hain gaitz etsi zuen, ezen berehala, ikhusi ere nahi gabez, etxetik egotzi baitzuen.

Errege Lisimakok, egartsua jaundurik, behin edatea gatik errendatu zenean, erran zuen, edan ondoan edanaz urrikiturik, tristura handi batekin: O dii: quam parvae voluptatis causa, me ipsum ex Rege servum effeci! (Plutar. in Aphothe.). "Ha, Jainkoak! Ala ni plazer aphurragatik, behingo ur hotz edateagatik, errege eta libre nintzena, muthil eta gathibu egin bainaiz!". Hala erran ahal dezake, bada, haragiaren plazer aphur batengatik, deabruaren azpiko eta gathibu egiten denak ere: "Ala ni, deus gutigatik, hunetara bainaiz, Jainkoarekin adiskide nintzena, etsaitu bainaiz!".


§ 2


255 Haragiaren plazerak zein guti irauten duen gogoeta egitera; plazer haren erdiesteko zenbat trabailu, gau eta egun gaixto iragan behar den pensatzera; eta, guztien gainetik, plazer eztheus hark, hasi deneko, edo hasi gabe akhabatzen den hark, zenbat pena eta atsekabe emaiten duen, eta zein ondore gaixtoa bere ondotik utzten duen konsideratzera,