<325>
heltzen zaitza.
Bada gogoaz eta borondateaz denaz bezanbatean, berak ibenzeintut lekhuko, zeren berek dakite zer borondate duten elkharren alderakotzat. Eta baldin ongi pensatzen eta konsideratzen badute, edirenen dute badutela barren hartan zenbait uherdura, zenbait herra eta gorrotu, eta ez dioten bezain bere gogoa eta bihotzak garbi eta klar.
Errementaldegian, harotzaren sutegian, hauskoak haize emaitetik gelditzen direnean badirudi eztela surik. Zeren berehala ikhatzak ilhaunez estaltzen baitira. Ordea, higitzatzu aphur bat hauskoak, eta ikhusiko duzu nola berehala berriz sua agertzen den. Hala agertzen da, bada, elkharrekin mintzatzen eztirenen arteko borondate gaixtoaren sua ere, den okhasinorik ttipienean elkharren behartzen direnean. 216
Ordea, borondate gaixtorik eztenean, ez minzatzea bera, ez salutatzea edo ez konbersatzea, bekhatu othe da? (Vide Caie. in Summa, verbo odium).
Baldin komunzki, giristinoak giristinoekin, ahaideak ahaidekin eta herrikoak herrikoekin bezala, bidean inkontratzean, deus galdegiten deratzunean edo bertze kasurik gerthatzen denean, ihardesten badiozu, salutatzen baduzu eta borondate gaixtorik ez izan, bertze gainerakoan laburzki utziagatik, adiskide mami batekin bezala