Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/324

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<324>

Azkenean enplegatzen da errege bera, eta hark berehala hausten zaitu, beratzen zaitu, etzatzaitza ezetz erraitera ausartzen.

Bada, baldin lurreko parte baten errege bati, egun baldin bada bihar izanen eztenari ausartzen ezpazatzaitza ezetz erraitera, mundu guztiko Erregeari, Jainkoari berari, nolatan ausartuko zatzaitza ezetz erraitera, kontratzera, eta manatzen zaituenean onhets dezazula zeure etsaia, eztuzula onhetsi nahi eta eztiozula barkhatu nahi erraitera?


§ 1


215 Erranen duzu komunzki etsaigoan daudenek bere etsaigoaren ederztatzeko eta estaltzeko erraiten dutena. "Nik barkhatzen diot, eztiot gaitzik desideratzen, eta ez ordenatzen. Aitzitik, nik neuretzat nahi nukeien bezanbat ontasun demola Jainkoak. Baina ez natzaika mintzatu nahi, eta eztut nahi mintza dakidan".

"Ezta bertze gauzarik, harekin deus eztudala nahi baizen". Hunela erraiten duzu, baina eztakit ongi erraiten duzunz. Zeren badirudi ezen hunela elkharrekin minzatzen eztirenak, eztirela borondate gaixto gabe.

Ezagun dira bere hitzetan eta solhasetan. Zeren ezterrakete elkharrez ongirik, itxurapenez edo baizen; obretan ere elkharren behartzen eta meneratzen direnean, elkharri ahalez