<323>
arrazoinik, jakitea baizen heken nabusiak erran zuela (Cicero, De nat. deorum).
Nabusiak erran du, nabusiak manatu du: beraz, hala da, eta hala egin behar da. Haur zen heken hitzkuntza. Bada, guretzat, guk geure etsaiaren onhesteko, ezta asko izanen, onhets dezagula Jaikoak manatzen duela jakitea?
Presuna batek bidegabe bat egiten deratzunean, gerthatzen da enplegatzen baitira bitartekoak eta arartekoak, ongunden egiteko; lehenbizikorik ethortzen zaitzu zeure lagun bat, zeure adiskide-kide bat, eta hark erraiten deratzu:
"Badakit urliak bidegabe egin deratzula, baina urrikitan dago, damu du, ezagutzen du bere falta, eta hala, ene amoreakgatik barkhatu behar diozu, adiskidetu behar zarete". Hunela erraiten deratzu zeure lagun adiskideak. Baina zuk hari erraxki erraiten diozu ezetz, eztuzula nahi, zeren ezpazatzaitza ahalke, ezpaitadukazu zeure burua baino gehiagoren.
Zure lagun haren ondoan, hark deus ezin egin duenean, ethortzen zaitzu bertze ararteko bat, handiagoa eta ahalkesunagoa. Eta ez hain erraxki nola lehenari, baina zeren kolera handian baitzaude, hari ere emaiten diozu eza, erraiten diozu eztakizula, othoi, gauza hartzaz mintza, zeren sobera zaudela errea, zaurtua eta giharran ukitua.