Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/322

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<322>

ahal zitzaketela.

Baina zerutik lurrera jautsi zenak erakutsi zuen zer egin behar zen hunetan ere, erraiten zuela: Si, enim, diligitis eos qui vos diligunt, quam mercedem habebitis? Nonne et publicani hoc faciunt? (Math. 5). Adiskidearen onhesteaz, zer irabazi, zer esker eta merezimendu uste duzue izanen duzuela? Jentilek, Jainkorik ezagutzen eztutenek eta jende gaixtoek ere egiten dute hori, hek ere onhetsteintuzte bere ongi egileak. Diligite inimicos vestros.

Etsaiak, etsaiak onhetsi behar ditutzue, gaizki egiten deratzuezanei egin behar derauezue ongi. Eta zenbatenaz eta hek zuei gaizkiago, hanbatenaz zuek hei ongiago. Vince in bono malum. Ongiaz gaizkia garaitu behar da.

Ordea, zergatik onhetsi behar dugu geure etsaia? Egiten derakunari gaizki, zergatik egin behar diogu ongi? Dugun jakin, dugun bilha zenbait arrazoin.

Lehenbiziko arrazoina, alde guztiz lehenbizikoa, ezetz ezin derrakegun bezala, oin-eskuetan lotzen gaituena da, Jainkoaren manua eta borondatea: Ego, autem, dico vobis, diligite inimicos vestros. "Nahi duenak berra nahi duena, baina nik erraiten deratzuet zuei, onhets ditzatzuela zeuen etsaiak".

214 Pitagoras filosofo handi haren diszipuluek, etzuten bertze manurik behar, eta ez