<307>
bere plazer guztiak konplitzera utzten, emaiten dio anhitz purga eta malenkonia; nahi du dituen etsaiak, eta egin diatzoten bidegabeak. Eta hura guztia da seinale ona. Zeren hartan da ageri, eztuela oraino Jainkoak hartzaz etsitu, eztuela gogatu, eta ez esperantza galdu.
Eta haur da konsolamendu handia, etsaiak dituenaren eta bidegabeak errezibitzen dituenarentzat: jakitea eta konsideratzea hek guztiak Jainkoaren purgak eta azoteak direla, eta guztiak haren probetxutan direla. Eta hala, ez etsaiaganik, baina Jainkoaganik, adiskide guztien gaineko adiskideaganik heldu direnak bezala, errezibitu behar dituela.
Eta baldin hala errezibi balitza, eta baginitza, ezkindezke, egiten garen bezala, etsaiaren kontra kolera, eta ez geure baithan barrena ere egos eta malenkonia.
205 Erranen duzu etzarela, ez, haserretzen etsaiaren kontra, egiten edo erraiten derauzkitzun gaizkiakgatik, eztuzula hargatik gaitzesten, zeren badakizula hek guztiak Jainkoak permititzen dituela. Baina gaitzesten duzula, bere intenzione gaixtoagatik, borondate uherragatik. Zeren zuk hari okhasinorik eman gabe, eta bidegaberik ere egin gabe, guztiarekin ere, hala darraitzun eta gaitz nahi deratzun. Hunela erraiten duzu; ez, ordea, ongi. Zeren zuk eztuzu behatu behar