Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/308

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<308>

zeure etsaiaren borondate gaixtora, baina behatu behar duzu zeure Jainkoaren borondate borondatetsura. Zeren haren borondatea eta intenzionea da, etsaiak egiten derauzkitzun gaizki hetzaz zuri ongi egitea: hetzaz nahi zaitu orai hemen penatu, gero bertzetan ez penatzeagatik.

Zauri gaixto bat, burdin goriaz jo gabe ezin senda ditekeiena duzunean, baldinba etzara burdin goriaren kontra, zeren erratzen zaituen eta min egiten deratzun, haserretuko. Baldinba etzara hain erho izanen. Baina pazientki pairatzen duzu, zeren baitakizu ezen burdina hura erabiltzen duen barberaren intenzionea eta borondatea ona dela, zein baita prinzipala. Hala da, bada, zure Jainkoaren intenzionea eta borondatea ere ona, eta onera emana, zure etsaiarena gaixtoa eta nola-ahalezkoa izanagatik ere. Beraz, Jainkoaren borondateari behatu behar zaika, eta ez etsaiarenari.

Eta baldin haur hunela estimatzen eta pensatzen badugu, nola egin behar baitugu, zeren hala baita egia, geure baithan sosegatzeko, eta etsaiak egiten derauzkigun kalteakgatik ez haserretzeko eta koleraren iraungitzeko erremedio handi bat edirenen dugu.