Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/306

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<306>

eta examinatu; edo zure bekhatuak hemen, bertzetan ez gaztigatzeagatik, gaztigatu; edo, finean, heken pairamenduaz eta sofrimenduaz, hek pazientki pairatzen eta sofriten ditutzula, pagamendu handi bat, zeruko loria eman.


§ 1


204 Etsaiak eta fortuna gaixtoak ditutzunean, bidegabeak egiten derauzkitzutenean, orduan behar diozu Jainkoari behatu, hartzaz orhoitu, harekin konsolatu, eta zeure baithan pensatu, hek guztiak Jainkoak igortzen derauzkitzula; eta noiz eta mundu hunetakotzat baitihoatzu gaizkienik, orduan baldin zerori nor bazara, dihoatzula bertze mundukotzat hobekienik. Eta Jainkoak uste balu etzarela harentzat izanen, halako penarik eta atsekaberik ez liazaizula eman, baina utz zinitzakeiela nahi duzun guztiaren egitera, eta zeure plazerera bizitzera.

Midikuak etsituz gero, esperantza galduz gero, uzten dio eriari nahi duenaren egitera, nahi duen bezanbat, nahi duenetarik jatera eta edatera, eztio deus debekatzen, zeren etsitu baitu. Baina duenean esperantza sendatuko dela, debekatzen derautza erdi gauzak, aphetitu guti utzten dio konplitzera. Hala bada, gure Jaungoikoak ere bekhatore eriari, esperantzatan denean sendatuko eta salbatuko dela, debekatzen dio anhitz gauza, ezterautza