<305>
izena benedikatu".
Ikhusten duenean haurrak bere amaren eskuan zigorra eta hartzaz eman nahi dioela, behatzenago dio amari zigorrari baino. Zeren baitaki ezen, baldin amak nahi ezpadu, eztioela zigorrak minik eginen. Hala bada, guk ere etsaiak ditugunean, eta hek kalteak eta bidegabeak egiten, edo egin nahi derauzkigutenean, behatuago behar diogu Jainkoari, eta haren miserikordiari, etsaiei baino.
Zeren etsaiek, baldin Jainkoak permititzen ezpaderaue eta gibelatu nahi baditu, ezpaiterakute kalterik eginen. Eta halatan, erran zioen gure Salbatzaileak ere Pilatosi: Non haberes in me potestatem nisi datum esset tibi desuper (Ioan. 19). "Etzenduen ene gainean eskurik, eta ez bothererik izanen, baldin eman ezpalitzaitzu han goititik".
Zeure etsaiek anhitz bidegabe egiten deratzute, eta ikhusteintu Jainkoak bidegabe hek, badakizki, eta nahi balu ez liazaizute halakorik egin, debeka litzake: ordea, eztu debekatzen.
Zeren San Agustinek dioen bezala: Cum Deus adversis rebus exagitat, aut merita examinat, aut peccata castigat, aut mercedem mihi aeternam pro malis toleratis servat. Zeure etsaiek egiten derauzkitzuten bidegabe hetzaz, edo nahi ditu Jainkoak zure obrak eta merezimenduak ea finak eta egiazkoak direnz frogatu