<304>
Abisairi, maradizino heken egotzlea gaztigatu nahi zuenari: Dimitte illum ut maledicat iuxta praeceptum Domini (2 Reg. 16). "Utzazu maradika nazan Jaunaren manuaren arauaz".
"Zeren ez lezake, ez, gizon horrek horrelako ausartziarik har, baldin Jainkoak permititzen eta esku emaiten ezpalio, utzazu beraz, berra nahi duen guztia, konpli beza Jainkoaren manua eta ordenamendua".
Etsaiak Jainkoaren azoteak eta zigorrak dira. Etsaiak Jainkoaren justiziaren muthilak eta borreroak dira. Beraz, ezkara heken kontra haserretu behar. Zeren, zer hoben du azoteak? Zer kulpa du borreroak? Baldin presuna batek hautsten baderatzu harri batez burua, zer falta du harri hark? Zergatik eman behar diozu harri hari kolperik? Orak egiten du hori, presuna utzirik, lotzen baitzaika harriari.
203 Erran ziotenean Job sainduari haren ardiak, kameluak eta bertze onak ere joan zituztela ohoinek, etzen batere haserretu eta ez arrenkuratu ohoinen kontra. Zeren baitziakien, ezen ohoin hek Jainkoaren justiziaren muthilak zirela, eta zeren Jainkoak permititu baitzerauen bere ardiak eta gainerako onak ere joan zerautzatela. Eta, halatan, ohoinez kontu guti eginik, erran zuen: Dominus dedit, Dominus abstulit; sicut Domino placuit, ita factum est; sit nomen Domini benedictum (Iob. 1). "Jaunak eman, Jaunak edeki, Jaunak plazer zuen bezala egin da; biz, bada, Jaunaren