<303>
guztiak hasteintu gaizki, eta akhabatzen gaizkiago. Utzi behar da, beraz, aphur bat hotztera eta iragaitera. Zeren haur da koleraren iraungitzeko hirurgarren erremedioa: hark diraueino ez deus egitea, pausatzera utztea.
Koleraren iraungitzeko laurgarren erremedioa da konsideratzea etsaiek egiten derauzkiguten bidegabeak Jainkoaren gaztiguak direla
Kap. XXIV
202 Laurgarren erremedioa koleraren iraungitzeko eta etsaiak egiten derauzkigun bidegaben ere pairatzeko, da Jainkoaren ordenamenduaren konsideratzea, eta pensatzea etsaiek egiten derauzkiguten atsekabeak, Jainkoaren eskutik heldu direla, hark permititzen dituela, haren purgak direla. Hunen arauaz erran zioen gure Salbatzaileak berak heriotze errezibitzerakoan Jondone Petriri: Calicem, quem mihi dedit Pater, non vis ut bibam illum? (Ioan. 18). "Eztuzu nahi neure Aitak eman derautan kaliza edan dezadan? Heriotze errezibi dezadan? Hark ordenaturik dadutzan penak eta trabailuak paira ditzadan?". Jainkoaren ordenamendu huni behatzen zioen errege Dabid sainduak, Semei zeritzan batek maradizinoak egotzten zerautzanean. Eta hala, erran zioen