Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/29

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<29>

bere etsai guztiak, baina ordenatu zuen, edo permititu, geldi zekien bethiere zenbait bakhotx eta hondar iratzartzeko, ernatzeko eta alfertzetik begiratzeko.

§ 2

17 Irabazi zutenean Lazedemoniakoek bere fronterako hiri etsai bat, mugakide zuten bat, erran zuten Lazedemonia hartako bereko gobernariek: Sublata est pubis nostrae palestra; non habebunt posthac, quibuscum luctentur, adversarios (Plutar. in Aphohthê.). Egin da gure jende gazteaz; eztute hemendik aitzina ihardukitzeko paradarik izanen, eta ez borrokatzeko etsairik.

Lazedemoniako hek berek etzuten desegin nahi izatu hiri kontrast bat, bethiere bere kontra eta etsai izan zuten bat, erraiten zutela, ezen hiri hura zela iuventutis cotem, gaztetasunaren zorrotz-harria, zeren gaztek han bere indarra eta antzea frogatzen, zorrotzten eta herdoiltzetik begiratzen baitzuten (Plutar. ibidem).

Hunen arauaz ihardetsi zuen Kleomenes Sparziako hark ere, galdegin zeraukatenean, ea zergatik hala bere meneraz gero, etzituen bere etsai argiboak desegin? Ut habeamus qui iuventutem nostram exerceant (Plutar. in Laco.). Eztitut desegin, dugun amoreakgatik nork gure jende gaztea zertako den froga dezan.