Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/28

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<28>

trabaila arazitzea, lotien iratzartzea eta antsikaben ansiatsu eta arduratsu egitea (Plutar. lib. De utilitate ex inimicis capienda). Adiskiden artean garenean laxo gara, eztadukagu deusez ere konturik; eztugu gaizki mintzatuagatik eta mila erhokeria eginagatik ere antsiarik. Zeren baitakigu, ezen adiskide direnaz geroz, hek guztiak estaliko eta onera hartuko derauzkigutela. Baina etsaien artean garenean, behar dira buru-beharriak ernatu, zer egiten eta erraiten den behatu. Zeren nola etsaiak bethiere zelatan baitaude, zer ere huts edo falta edireiten baitute, hura berehala harrapatzen dute eta, are batzutan berreturik, airatzen eta kanpatzen dute. Hargatik erraiten du San Krisostomok: Saepe, vero, ab inimicis non minus lucramur quam ab amicis. Cum enim nobis peccata exprobraverint, etiam invitos, in ipsorum correctionem excitant (Chry. tom. 13 ad popul. Anthi., tom. 3). Anhitzetan egiten derakute etsaiek hanbat ongi eta ontasun nola adiskideek, eta bai batzutan gehiago ere. Zeren etsaiek geure faltak erranez, eta hetzaz eranzute eginez, emaiten derakute okhasino ernatzeko, iratzartzeko, falta eginen emendatzeko, erremediatzeko, eta bai are aitzinerat gehiago egitetik ere begiratzeko.

Arrazoin hunengatik erran ahal diteke, etzuela egundaino gure Jaungoikoak nahi izatu, akhaba zekizten Israeleko seme hei