<280>
eta herrak, arimari eta gorputzari egiten deraue kalte, biei senti arazitzen deraue, biak eritzeintu.
Eta, halatan, presuna hirosak, erreak eta haserrekorrak, ez ohi du begi orde anhitz higatzen, eta ez komunzki bere umen umerik ere bere ingurunean ikhusten. Zeren bere barreneko koleraren suak eta irakinak, errai guztiak erratzen, elkhortzen eta idortzen baiterautza. Eta, hala, ikhusiko duzu, bere egitez jauzkor eta mendekos diren presunak, baldin berehala bere desiren arauaz mendekatzen ezpadira, egosten eta desegiten direla. Eta baldin, halaber, mendekatzera eta eskuen odolztatzera gertha badakie, gero ondotik dolutuak eta atsekabeztatuak dabiltzala. Halako suertez, ezen nola nahi den dela, nahiz mendekaturik eta nahiz mendekatu gabe, nahiz bere gogoak histurik eta nahiz histu gabe, ezta halakoentzat damurik, atsekaberik eta asaldurik baizen.
Eta, ezpere, beha iazozu haserretua dabilan bati, nola mintzo den, nola ahotik habuina darion, begietarik iharrak jauzten zaitzan, lurra ostiko joiten duen, ethortzen zaitzan arartekoez eztuen konturik egiten, eztioen nehori ere ohorerik ekhartzen (Vide Chrysost. 4, t. 3). Aitzitik, erho batek bezala, aitzin-gibel behatu gabe, ethorkizunaz konturik egin gabe, guztiak gezurztatzen dituen, desohoratzen dituen,