<279>
berari gaitz eman nahizkoa. Zein deitzen baita ira per vitium, “biziozko hira”, bekhatuzko haserrea, arrazoinaren kontrakoa, intenzione gaixtotakoa, soberaniazkoa, gainez egina.
Hunetarik, hunela gainez egitetik, sobera haserretzetik eta koleratzetik, sortzen dira kalte handiak, liskarrak, hitz gaixtoak, juramentuak, diferentziak, hauziak, gaitzerizkoak, heriotzeak, eta bere buruen eta bertzeren galtzeak eta egitekotan ibentzeak.
187 Anhitz gauzak egiten derauka giristinoari gaitz eta kalte; eta hetarik bat da, eta are buruzagietarik, hira, kolera, haserretasuna, mendekatzeko desira desordenatua. Hunek arima eta gorputza zaurtzeintu, hunek biak eritzeintu, egunak laburtzeintu eta, muga baino lehen, ileak ere urdintzeintu. Hala emaiten du aditzera Spiritu Sainduak: Zelus et iracundia minuit dies, et ante tempus senectam adducet cogitatus (Eccles. 30) . Hunen arauaz eta ereduz erraiten du Senekak ere: Vitanda est ira, non solum moderationis causa, sed sanitatis (Senec. Ep. 18). Begiratu behar da sobera haserretzetik, alde egin behar zaika hirari, begia eduki behar zaika kolerari; eta ez, ez prestuki eta onhetski bizitzeagatik beragatik, baina bai gorputzeko osasunagatik ere. Zeren haserretasunak, mendekatu nahiak, barreneko hegigoak, irakidurak, hudigoak, gorrotuak, korromioak