<281>
bulkhatzen dituen, hil nahi dituen. Beha iazozu, bada, halako bati, eta zentza zaite haren baithan. Zeren jakizu ezen zerori ere, haserre zarenean, hala zarela, erho zarela, itsu zarela, hordi bat bezala irrigarri zarela.
§ 3
188 Presunak, haserre denean, badirudi eztirudiela lehena. Hargatik abisatzen zituen Platonek bere diszipuluak, har zezatela, haserre zirenean, mirail bat bere aitzinean, eta hartan ikhus zitzatela bere buruak. Eta erraiten du Senekak ere: Quibusdam profuit aspexisse speculum; perturbabit eos tanta mutatio sui (Fulgent. li. 7, cap. 2; Senec. li. 2 De ira, cap. 36). Batzuei on egin izan deraue, haserre zirenean, bere buruen mirailean ikhusteak. Zeren han da ezagun, nola kolerak batbedera muthatzen, eta lehen zena eztirudiela ibentzen duen. Eta badio San Krisostomok ere: Quod, si iratus se ipsum intueri posset, nulla alterius indigeret admonitione, nihil enim irato turpius (Chrysost. Hom. 25 in cap. 3 Ioan., tom. 3). Baldin presuna haserreak, haserre denean, ikhus albaleza bere burua, ez luke, ez, berriz haserretzeko bertze abisuren beharrik. Zeren orduan hain da itsusi, non itsustasun hark berak begira bailezake aitzinerat gehiago haserretzetik. Koleran dagoenak hanbat erhokeria