<275>
negligentiam nutrit, et, non solum malos, sed etiam bonos invitat ad malum. Ez haserretzeak, sobera pazient izaiteak, falten disimulatzeak, ez ikhusi iduri egiteak eta ez gaztigatzeak, emaiten du okhasino falta gehiago egiteko, eginetan laketzeko eta, gaixtoen bezala, onen ere gaixtakeriara konbidatzeko.
184 Haserretu behar denean ez haserretzea, sentikortu behar denean ez sentikortzea, bethi bat, bethi uli, lolo, malba eta bare izaitea, eztheustasuna da, eta ez gizontasuna. Sicut excessus irae est malus et vitiosus, ita moderatae irae deffectus a iusta reprehensione et peccati labe non est immunis, dio San Tomasek (S. Thom. 2.2, q. 158, art. 8). Nola sobera haserretzea baita bekhatu, hala halaber gutiegi egitea ere, ezta hoben gabe.
Arrazoinarekin, intenzione onez eta justiziaren arauaz haserretzea, eta hala haserreturik, hala gaztigatzeko desira izaitea, gauza ona da, eta saindua. Hain saindua, ezen erraiten baitu San Basiliok: Neque, enim, si contra nequitiam desit indignatio et ira, satis eam odio, quo decet, persequi poteris (Basil. Homil. 9 De ira). Haserretu gabe, aphur bat bedere koleran jarri gabe, eta bere baithan pitztu gabe, eztira gaixtakeriak asko fintki gaztigatzen, eta ez obra onak ere asko zintki egiten. Neque damus aliter disciplinam filiis, nisi aliquantum irascendo, dio