<274>
haserretzen da, eta ez arima. Hala erraiten du San Krisostomok: Quando, ergo, homo irascitur et non vult facere quod ira compellit, caro eius irata est, animus, autem, non est iratus (Chrysost. Hom. 13, t. 2).
Eta haur da arimaren eta gorputzaren, spirituaren eta haragiaren arteko gerla perilosa, eta biktoria loriosa, batak gaitzesten duena, bertzeak onhesten baitu.
183 Haragiaren gaitzerizkoa naturala, haragiaren lehenbiziko mugida, primus motus, haragiaren haserretzera eta mendekatzera laburzki eta konsiderazinorik gabe oldartze eta abiatze hura, bera soilki eta bakharrik, ezta bekhatu. Bekhatu izaitekotz, arrazoinak behar du lekhu eta parte, borondateak behar du deliberatu eta konsentitu.
Are gehiago, erran nahi deratzut, borondatearen deliberamenduarekin, eta konsentimenduarekin ere haserretzea, eztela bethi ere bekhatu. Aitzitik, haserretzeaz bezala, ez haserretzeaz ere egin diteke bekhatu. Nola arrazoinaren kontra eta bidegabeki haserretzea, eta mendeku bilha ibiltzea, baita bekhatu: hala, halaber, haserretu behar denean eta haserretzeko okhasinoa denean, ez haserretzea, da bekhatu. Hala erraiten du San Krisostomok: Itaque, non solum non peccant, qui cum causa irascuntur, sed, e contra, nisi irascantur, peccant (Chrysost. Hom. 12, t. 2).
Quoniam patientia irrationabilis, vitia seminat,