<273>
Zeren libreki, bere nahiz eta borondatez hiltzen. Eta hunetan da ageri badiratekeiela elkharrekin gaitzerizkoa naturala eta amorio librea. Badukegu etsaiaren alderakotzat gaitzerizkoa, onherizkoarekin. Eta gaitzerizkoa librea, zein baita borondatearena, da komunzki bekhatu, eta ez naturala, zein baita haragiarena. Gaixto batek hil deratzu zeure aita, zerorri ere egin deratzu mila pensu, asmu falso eta malizia: heken arauaz ezin zarateke gaitzerizkoa naturala gabe. Ordea, gaitzerizkoa natural hark ezteratzu amorio librea edekitzen, eztu borondatea gaitzestera bortxatzen, eta ez gaizki egile hari barkhatzetik eta ongi egitetik debekatzen, hargatik libre da zure borondatea.
Eta, halatan, anhitzetan ere egiten diogu geure gaizki egileari ongi. Eta halatan, halaber, etsaiaren onhesteko manamendua eman zioen Jainkoak arimari, eta arimaren bothere libreari, borondateari, eta ez haragiari, eta ez haragiaren aphetituari. Eta hala, bidegabe bat egiten deratzutenean, ethortzen baitzaitzu alde batetik mendekatzeko eta ordainaren bihurtzeko mugida bat, gutizia bat eta desirkunde handi bat. Eta, berriz, bertze aldetik, gauza ongi konsideraturik eta aitzin-gibel behaturik, gibelatzen baitzara mendekatze hartarik. Orduan haragia