Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/270

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<270>

Zeren bertzela minzatzen zaren bitartean, jakizu ezen peril handian bizi zarela, ifernuko bide zabala daramazula, eta azken finean egiteko handitan izanen zarela.


Zenbat kalte egiten duten kolerak eta etsaigoak, eta nola behar den lehen baino lehen etsaigoatik kanpora


Kap. XX


181 Bethi ere, lehenbizitik hartu dugun xedeari ahal bezanbat authikitzen diogula, hari jarraikitzen gatzaitzala, hartara destatzen eta enkaratzen garela, edirenen dugu gure gero hunek presuna herratsuen, erriertatsuen eta haserrekorren artean ere baduela bere ostatua eta jarlekua, hetan ere kalte handiak egiten dituela. Zeren adiskide batekin hautsten duzunean, baldin berehala osatzera eta bat egitera enseiatzen ezpazara, jakizu ezen, gero eta gero gaitziago izanen zaitzula, gibelatukoago, urrundukoago eta ezantsiatukoago zarela. Halako moldez, ezen San Agustinek dioen bezala: Sicut festuca crescit in trabem, sic ira inveterata fit odium (August. Homil. 5). Landarea zuhaitz bezala, haserretasuna ere egiten