<269>
ez egiteko, mihiaz kontu edukitzeko. Eta baldin, halarik ere, gerthatzen bazaitzu huts egitera, eman zeure buruari zenbait pena: bulharrak jo, erran “Jesus”, edo egin zenbait obra on. Eta orduan, hala enseiatzen zarenean, zeure nahi gaberik, usantzak errekeriturik, zenbait juramenturen egitera mihia linburtzen bazaitzu, eztuzu hartan bekhaturik. Zeren hura guztia dateke usantzarena, eta ez borondatearena.
180 Bigarren erremedioa, juramentu egiteko usantzaren utzteko, da erraitea, juramentuaren orde, juramentuaren lekhuan: "bai segur", "ez segur"; "hala da", "ezta hala"; "egia erraiten deratzut", "sinhets nazazu", "ez nazazula gehiagotara behar". Hunela minzatzen zen gure Salbatzailea: Amen amen dico vobis. "Egiaz egiaz erraiten deratzuet". Hunela mintza zaite, bada, zu ere, eta zaude juramenturik egin gabe. Eta bazeneundeke, baldin juramenturik egiten eztuzun egunean, hamar ezkuturen irabazteko segurantza bazendu. Bada, baldinba, zure arimak hamar ezkutu baino gehiago balio du.
Bihoa, beraz, urrun juramentua eta juramentu egiteko usantza, ifernuko hitzkuntza, bekhatu idorra, gozogabea, arimaren galtzeko baizen deus balio eztuena. Eta bethor egun beretik, geroko luzatu gabe, egiaz minzatzeko, eta juramentu guztiak utzirik, "ez" eta "bai", "ez segur", "bai segur" erraiteko usantza eta aztura.