Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/262

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<262>

behar zaikan ohorea, egin behar zaikan agurra eta eman behar zaikan laudorioa. Beraz, hunelatan, handia izanen da, halaber, eta itsusia, izen saindu haren banoki, premia gabe, eta egiaz ala gezurrez mintzo den konturik egin gabe erabiltzeaz egiten den bekhatua eta deskortesia. Baldin ikhus bazeneza ezen gizon batek, meza erraiteko kaliza aldaretik harturik, hartan norinahi den, ageri diren arlote, errumes eta bertze jende suerte guztiei emaiten derauela kantoin guztietan edatera, zer othe zenerrake? Gutienean bazenerrake hura dela luthertasun handia, gauza itsusia, eta eztakizula zer gaztigu ordena halakoari.

Bada, baldinba, gauza handiagoa eta ohore gehiago merezi duena da Jainkoaren izen saindua, kaliza baino.

Eta guztiarekin ere, eztakizu erran den moldean kaliza erabiltzen duenari zer gaztigu ordena: zer ordenatuko diozu, bada, Jainkoaren izen saindua hain deblauki, antsikabeki eta kontu guti eginik erabiltzeko usantza duenari?

Juramentu egitea da, erraiten dugun gauzaren sinhets arazitzeko, Jainkoaren lekhuko deitzea, ekhartzea eta ibentzea.

Eta, baldin erraiten ditutzun hitz ergel guztietan, dei bazeneza errege bat edo jaun handi bat lekhuko, merezi bazenduke eman liazazuten edozein gaztigu, zeren hura