Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/261

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<261>

guztien egitera utzten dituztela. Hek eta halakoak dira eskriba fariseoak bezala, zeinek konsentitzen baitzuten egin ziazoten Jesu Kristo gure Salbatzaileari eta haren izen sainduari, heken etxekoek eta bertze guztiek hanbat irri eta eskarnio.

Fin gaitz egin zuten hek, eta hala eginen dute, hala diren bertze guztiek ere. Zeren ifernura joaiteko seinale handietarik bat da juramentu egiteko usantza izaitea. Usantza hura dutenek, agian badute zenbait ahalke bertze bekhatuen kofesatzeko, baina ez batere juramentu egin dutela erraiteko.

Halakoak kofesatzera ethortzen direnean, eta galdegiten zaienean ea zer bekhatu egin duten, berehala, sendagailaz bezala eta ohore bailiz bezala, juramentuak ibenzeintuzte brankan, lehenbiziko hastean. Ha, Jainkoa, zuk ukitzatzu, zuk erremedia itzatzu halakoak, zeren bertzela egin du hekenak.


§ 3


175 Jainkoaren beraren ohorea, eta haren izen sainduarena hain dabiltza elkharganik hurbil, ezen baldin Jainkoaren ohoreaz ibentzen bada lehenbiziko manamendua, halaber haren izen sainduari dagokanaz, minzatzen baita bigarrena.

Handia da Jainkoaren izen sainduari ekharri