<263>
bailizateke halako presunez kontu guti egitea.
Zer mereziko duzu, eta zer gaztigu izanen da arrazoin eman dakizun, hartako bereko, aiphamen guztietako, Jainkoa bera, errege guztien Erregea, eta jaun guztien Jauna, lekhuko deitzen duzunean, nola deitzen baituzu juramentu egiten duzunean?
Ezin erran diteke, zein handia den hartan Jainkoari egiten zaikan bidegabea; eta bekhatoreak berak ere, bere buruari garraiatzen dioen damua eta kaltea.
Hargatik erraiten du Spiritu Sainduak: Non assuescat iuramento os tuum, multi enim casus in illo (Ecclesi. 25). Begirautzu eztadila zure ahoa juramentura usat, zeren anhitz kasu, behatztopa eta peril da hartan.
176 Nola anhitz mintzo denak peril baitu batean ezpada bertzean, bere hitzetan huts egiteko eta errebelatzeko, hala juramentu anhitz egiten duenak ere, du peril zenbait juramenturen gaizki egiteko. Hain peril ezen juramentu egiteko usantza duenak, behatu gabe eta konturik eduki gabe noiz mintzo den egiaz eta noiz gezurrez, eta dagoenean deliberatua eta prestik, egiaren gainean bezala orobat gezurraren gainean ere juramentu egiteko: halakoak, hala juramentu egiten duen guztiaz, bekhatu egiten du eta ifernuko bidean bere burua ibentzen du.