<251>
dela sinhets zaitzaten, dagizun orduan juramentu, dagizun zin, ekhar dezazun zeure erranaren lekhuko Jainkoa, gezurrik ezin derrakeiena, eta gauza guztien berri dakiena.
Eta, halatan, lekhuko harekin batean eman diazazuten zeure erranean fede eta sinheste. Hunetakotzat erran zuen Jainkoak berak : Dominum Deum tuum timebis, et per nomen eius iurabis (Deut. 6). “Izanen zara zeure Jainkoaren beldur, eta eginen duzu haren izenaz juramentu”. Eztuzu eginen juramenturik Jainko falsoez, zeren hartan bidegabe egin ziniazaio egiazko Jainkoari, hari dagokan ohorearen bertzeri emaiteaz. Zeren, nola juramentu egiten duzunean ekhartzen baituzu Jainkoa zeure erranaren lekhuko, zeren hura da juramentu egitea ―Iurare est Deum in testem adducere―, eta hartan emaiten baituzu aditzera, Jainko hura dela egiatia eta gauza guztien berri dakiena, zein baita ohore handia Jainkoarentzat; ezta arrazoin eman dakion ohorerik bertzeri. Eta, hala, juramenturik egitekotz, egiazko Jainkoaz egin behar da, eta ez bertzela, eta ez bertzez.
169 Egia da, egin diteke juramentu zeruaz, lurraz, sainduez eta bertze kreaturez ere;