<252>
ez, ordea, hei Jainkoari dagokan ohorerik emaiten zaiela, halako agurrik egiten zaiela, baina Jainkoaren kreatura bezala, eta Jainkoak hetan parte duen bezala; halatan egin diteke hetzaz juramentu, eta ez bertzela (Vide S. Thom. 2.2, q. 89, art. 6 ad 1).
Ordea, badirudi ezen orai lege berrion, ezin egin ditekeiela, neholatan ere eta nehortzaz ere juramenturik. Zeren Jainkoak berak erraiten du: Ego, autem, dico vobis, non iurare omnino (Matth. 7). “Erran bezate bertzek nahi dutena, baina nik diotsuet zuei, eztagizuela neholatan ere juramenturik”. Hunen arauaz erraiten du Jondone Jakue apostoluak ere: Ante omnia, autem, fratres mei, nolite iurare, neque per coelum, neque per terram, nec aliud quodcumque iuramentum. Sit, autem, sermo vester “est, est; non, non” (Iacob. 7). “Guztien gainetik gomendatzen deratzuet, neure anaia maiteak, eztagizuen batere juramenturik, ez zeruaz, ez lurraz, eta ez bertzez; baina biz zuen hitzkuntza, solhasa eta mintzaia “ez, ez; bai, bai”. Beraz, hunelatan, badirudi eztela bat ere eta neholatan ere juramenturik egin behar. Egia da, hala dirudi, eta hala da. Ezta batere juramenturik egin behar, premiarik eztenean eta egia bertzela froga ahal ditekeienean. Baina premia denean, eta egiaren frogatzeko bertze biderik eztenean, egin diteke eta egin behar da juramentu. Zeren juramentua