<246>
zuk zeure burua galtzen duzun, eta zeure ondokoa ere galtzeko periletan ibentzen duzun. Zeren peril baita, zuk baino gehiago eztuen hark ere deskargurik eginen. Ha zenbat trentena, zenbat arimakari, zenbat deskargu dagoen egin gabe, batak bertzeagana utziz, eta guztiek utziz!
166 Ezta pontu hunetara gaizki heldu Pierres Damiano daritzan doktor batek kontatzen duena. Dio doktor hunek ezen behin gizon saindu batek ikhusi zuela bere espirituan, ametsetan bezala, ifernuko suaren erdian eskalera bat; eta eskalera haren lehen pausuan eta mailean zegoela konde bat, jaun handi bat. Eta gero ikhusi zituela halaber zazpi konde, ethorki berekoak, bata bertzearen ondoan, eskalera hartan berean zeudezila. Zeren bata bertzearen heredero, ondoko eta elkharren onen primu eta jabe izan baitziren. Eta lehenbizikoak gaizki eta bidegabeki beretakotu zuena, eta satisfatu gabe utzi, hala bigarrenak, hirurgarrenak, eta zazpigarrenak ere utzi baitzuen, ezpaitzuen batek ere deskargurik egin; eta halatan, guztiak bata bertzeari zerraitzala kondenatu ziren (Petrus D. Ep. 5, cap. 8 et refertur a S. Antonino 2 p. Sum., cap. 1, § 5).
Hala gerthatzen da, bada, egungo egunean ere jende batzuen artean. Egiten ditutzu ohoinkeriak, goraturik eta bortxaturik dadutzatzu