Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/245

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<245>

hala frogatzen da halakoetan: zeren eritasunetik eskapatzen direnean, iduritzen zaie ezen aldi hartakotz, berriz eri arteino, segur direla, eta kito.


§ 1


165 Nahi duzu zuk ezen, zuk egin behar zenduen deskargua eta egin eztuzuna, zure ondokoak egin dezan. Bada, uste duzu zure dirua edo hazienda zuk zeure ondokoari, zeure zorraren eta obligazionearen pagatzeko utzten diozuna, etzaikala zure ondoko hari ere zuri bezain on, gozo eta eder idurituko? Eztuzu uste? Eztuzu pensatzen, zuk bezala, hark ere bere denboran gozatu nahiko duela? Eta erranen ere bai bere baithan: Niri neure aitzinekoak utzi derautan hazienda haur, nabaski, gaizki eta bidegabeki beretakotua zuen eta, guztiarekin ere, etzuen satisfatu, eta ez bihurtu, bethi berekin eduki zuen. Bada, ez naiz ni hura baino obligatuago. Egia da, hark, nola haren ondokoa bainaiz, manatzen nau bihur dezadala; hala bada, manatuko dut nik ere neure ondokoa. Baina bitartean, ene aitzinekoak bezala, gozatu nahi dut nik ere, eta eduki neure denboran. Ikhusazu nola batak bertzeagana utziz, ezten deskargurik egiten. Eta nola, halaber, handik eta halatan