<244>
bere testamenteretara, ordeneretara eta ondokoetara utzten dutenek, eztute ongi egiten, eztira halakoak bere konzientzietan mundu hunetarik segur partitzen.
Gehiago dio doktor Navarrok lekhu berean: Qui alienum iniuste retinet, et scit, illud se debere, si expectat donec condemnetur per iustitiam, peccat mortaliter. Zordun dela dakienak, eta justiziaz kondena dezaketen arteino pagatu nahi eztuenak, bekhatu mortal egiten du.
164 Batzuek bekhatu badaritzate ere gauza ebatsien pagatu gabe edukitzea, ez ordea, eztaritzate bekhatu, zor jakinari eta aithortuari luzatzea.
Erraiten dute: "Badakit, eta badaki zor dudala, aithortzen diot, eztiot ukhatzen, eta badut pagatzeko gogo eta borondate". Iduritzen zaitzu ezen baldin aithorra emaiten baduzu, eta pagatzeko gogo baduzu, hainbertzez konplitzen duzula.
Baina enganatzen zara. Zeren, bataz, gogoa bera ezta asko, eta ez aithorra ere. Zeren zure gogoaz eta aithorraz ere probetxu guti du hartzeko duenak, pagamendurik eztenean. Eta berriz, bertzea, sendo dela pagamendua egin ahal dezakeielarik, eri arteino egin nahi eztuenak emaiten du aditzera, baldin eritasunik ezpaliz, eta eritasunak ondorerik ezpalu, kontu guti leidikeiela. Eta