Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/235

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<235>

liberaltasun handiak. Aberats zara, on handiak ditutzu, eta baduzu bai borondate, on horietarik probetara partitzeko.

Ordea, noiz? Gero, hiltzerakoan. Bitartean erraiten duzu: Neure onak neurk nahi ditut gozatu eta manaiatu, eztut oraino gabetu nahi; eztut ohera gabe biluzi nahi. Baina gero, neure azken ordenuan eta testamentean, manatuko dut neure ondokoa, neure onekin utziko dudana, egin ditzala ene deskargu guztiak. Eta are gehiago, abisatuko dut suma bat, seinalatuko baitiot suma hura probetara parti dezala. Eta benturan purgatorioetaratzen banaiz ere (zeren gaixtoeneko kontuan guztiok purgatorioetara uste dugu) berehala handik atheratzeko hunenbat meza eta trentena eman arazi diatzadala, eta bertzerik ere anhitz obra on ene izenean ene onetarik dagiela.

Hunela diozu eginen duzula. Zure ongi guztiak bertzek, zure ondokoak, eta zeurk ez bat ere.

Bada, etzatekeien hobe, obra on horion guztion zerorrek, bizi zinela, zeure eskuz egitea, eta horien bidez purgatorioetara joan gabe egoitea, ezen ez gero haratzen zareneko erremedioen egitea? Preso zareneko erremedioak bilhatzeintuzu, eta ez preso sartzetik begiratzekoak.

158 Are gehiago, erremusinen eta bertze obra