<236>
onen ondokoetara utzteaz, emaiten duzu aditzera gibeletik eta urruititik nahi duzula argi diazazuten. Zer zenerrake, baldin gau ilhunean, pausu hertsi, gaitz, perilos batean iragan behar duenak, erran baliaze bere muthilei, daudela gibelat, eta gibeletik eta urruititik dagiotela argi? Hala dira, bada, bere erremusina eta bertze obra miserikordiazkoak bereek bere eskuz egin ahal ditzaketelarik, bere ondotik, urruititik eta hilez gero, bertzeren eskuz, bertzeri eragiteko gogo dutenak ere. Hura da, hurran-hurran erran komuna den bezala: Usoak joan, sareak heda.
Eta badio San Basiliok ere: Nemo post vitam, pietatis laudem, praemium ne capiet. Eztu nehork hil ondoko erremusinaz erremusinalari izan delako laudoriorik izanen. Hobeki zeneidike, eta segurkiago joka zindezke, baldin gero bertzeren eskuz egin gogo duzuna, orai zeurez, zeurk ikhusten duzula egin bazeneza. Zeren oraino San Basiliok dioen bezala: Quis exitus tui tempus nuntiabit? Quis de mortis genere sponsor? Quot vides repentino ac vi casuve extingui, qui prae doloris et spiritus angustia, ne vocem quidem emittere potuerunt? Quot etiam febris, a sensu alienos fecit? Quid, igitur, expectas tempus, in quo, saepe, rationis tuae compos non eris? (Basil. orat. 14 de mor. et Homi. 7 in divites avaros). Zuk baitiozu ezen, hiltzerakoan, zeure on guztiak, edo parte bat, probei ordenatuko