Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/234

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<234>

hala egiten du goratzapen miragarria, probe beharrari bere beharraren estaltzeko emaiten dioenak.

Eta goratzapen hura, eta handik heldu den irabazia galtzen du bihotz gogorrak, erremusina egiteko gogorik eztuenak.

Eta egiteko gogo duenak ere, baldin berak bere eskuz bizi deino, egiten ezpadu, segur da, irabazi haren parte handi bat, edo parterik gehiena galtzen duela, hunen ondoko kapituluan ageriko den bezala.


Nola erremusinak, eta bertze obra on borondatezkoak ere, zerorrek zeure eskuz, edo bertzerenez, zerori bizi zarela, ondokoetara utzi gabe egin behar ditutzun


Kap. XVII


157 Gauza segura da, eta batere dudarik eztuena, probetxuago eta merituago izanen duzula, orai zerorrek, bizi zarela eta osasuna duzula, zeure eskuz probeari emaiten diozunaz, ezen ez gero hiltzerakoan ordenatzen diozunaz. Ordea, zuk oraino eta geroko, franko duzularik, orai ez bat ere, baina gero, biziaz etsitu duzunean, egin gogoitutzu