Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/230

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<230>

Jainkoa; baldin ezpaduzu emaitekorik, euzu damu, zeren eztuzun; eta damu harekin batean, euzu borondate, baldin bazendu emaiteko.

Zeren Jainkoak behatzen badu ere emaitzara, ordea, areago borondatera. Eztuenak borondateaz konplitzen du, baina duenak, borondatearekin batean behar du konplitu eta obratu.

Eta obratu ere nola? Ez edergailu, ez banaloriaz, eta ez munduagatik, baina Jainkoagatik.

Eta halarik ere, sekeretuki, ahalik eta ixilkiena, eskuinak emaiten duena (Ebanjelioak dioen bezala), ezkerrak jakiten eztuela.

154 Eta are, albaliz, erremusina errezibitzen duenak ere, ez luke jakin behar, nondik heldu zaikan ontasun hura. Zeren halatan Jainkoak berak azken egunean guztiak, zure ohore handitan, mundu guztiaren aitzinean agertuko eta kanpatukoitu.

Eta zuk ere orduan, orai duzun desira, nahi baitzenduke, zure erremusinak eta egiten ditutzun bertze obra onak, munduak jakin litzan, konplituko duzu.

Zeren orduan guztiak jakinen eta agertuko baitira.

Eta ezta, ez, asko, eske ethortzen zaitzun probeari emaitea, eta ez bertzeri.

Baina, Jainkoak emanik, gehiagoren ere ahala