Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/231

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<231>

duzunaz geroz, behar duzu informatu, galdetu eta jakin, ea nor den herrian probe beharrik, gosez denik, sabel-uzkur dabilanik, ahalkez eskatzera ausartzen eztenik.

Eta guztien buruan eduki behar duzu kontu, ea badenz probe eririk.

Zeren probetasuna eta eritasuna, bi eritasun dira.

Halakoak dira alde guztiz onbehar, ondikozko eta urrikalkizun. Heken faboratzea da meritu handia, eta zeruko loriaren erdiesteko, eta are mundu hunetan ditutzun onen ere seguratzeko, berretzeko eta emendatzeko bide ona, zabala eta segura.


§ 3


155 Batzuek uste dute, ezen probeari emaiteaz probetuko direla; eta, halatan, erraiten deraueza eske ethortzen zaiztenei, Ebanjelioko bortz birjinek bere lagunei bezala: Ne forte non sufficiat nobis et vobis, ite potius ad vendentes (Math. 25). "Zoazte hortik, Jainkoa lagun dakizuela; emaiteak gutitzeintu gauzak, eztugu geuretzat ere sobera".

Eztute konsideratzen probeari emaiteak, ez probetzen, baina aberatsten, ez gutitzen, baina berretzen duela.